Bizkaiko kultura- eta historia-ondarean jarduerak

2007-2013 denboraldian Bizkaiko Foru Aldundiak, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta, jarduera desberdinak gauzatu ditu Bizkaiko Lurralde Historikoan historia- eta kultura-ondarea berreskuratu, kontserbatu eta balioa emateko.

Eremu honetan burutu diren jardueren artean hurrengoak azpimarra daitezke: Foruko kokagune erromatarra berreskuratzeko proiektua, Lezamako tren-geltoki zaharra Bizkaiko Arkeologi Museo bezala birgaitzea, Santimamiņeko kobazuloen barnea garbitu eta horiei balioa emateko proiektua, Bermeoko Arrantzalearen Museoa zaharberritu eta birmoldatzea, El Pobaleko burdinola museo modura moldatu eta berreskuratzea eta Muņatoneseko gaztelua (Muskiz) birgaitzea.

Proiektuan aurrez ikusitako esku-hartzeei esker, Bizkaiko kultur ondarearen zati bat ezagutzeko orduan sakondu ahal izan da. Gainera, arkeologi aztarnen bitartez Lurralde Historikoaren historia hedatu da, goi-errendimenduko arkeologiaren ikerketa-zentroa abian jarri da, baita jarduera sustatu ere.