Euskalduna Jauregia

1997-1999 denboraldian, gainbehera zeuden industria-zonetarako Europar Batzordearen Resider II ekimenaren finantzazioarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak erabilerarik ez zuten ontziola zaharrak eta beren ingurunea zaharberritu zituen.

1999ko otsailaren 19an Euskalduna Jauregia izeneko kongresuen eta musikaren jauregia inauguratu zen. Eraikin berezia da eta XXI. mendeko Bilbo berriaren altxorretako bat da.

Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek pentsatu zuten, etengabe eraikitzen ari den itsasontziaren modura eta Euskalduna ontziola kokatu zen diketik ateratzen da.

Jauregiak Enric Miralles 2001 saria lortu zuen VI. Espainiako Arkitekturaren Bienalean eta 2003. urtean AIPCk (Kongresu Jauregien Nazioarteko Elkarteak) saritu zuen munduko kongresu-zentrorik onena bezala.

Funtzio anitzerako 53.000 m2-ko konplexu handia da, Bilboko hirigunearen bihotzean kokatuta dago eta jarduera ugari nahiz anitz jasotzen du hurrengo arloetan: ekonomia-enpresa, erakundeak, gizartea eta kultura. Bertan OLBEren opera-denboraldia garatzen da. Estatuan eta Europan garrantzitsuenetarikoa da eta izen handia du. Halaber, Bilbao Orkestra Sinfoniko historikoak du bere egoitza. Musika-erakunde ederra da eta lehenengo kontzertua 1922. urtean eman zuen.

Eraikinak jendeak erabiltzeko zonak eta zerbitzu-guneak konbinatzen ditu. Lehenengo zonan sartzen dira 2.200 pertsonentzako edukierarekin auditoriuma, kongresu-aretoak, bilera-gelak, batzar-aretoak, bulegoak, ataria eta erakusketetarako halla. Bigarren gunean, berriz, biltegiak, lantegiak, aldagelak, kamerinoak, entsegu-gelak, etab. daude.