Metro Bilbao Bilbo Handiko tren metropolitarra da eta, hala, Bizkaian proiektu enblematiko bihurtu da. Eraikuntza Lurralderako inflexio-puntu izan da, Bizkaiko herri-garraioaren egitura-ardatz handi baitugu. Berari esker, egunero hiriko eta Lurralde Historikoko puntu batetik bestera joan-etorriak egin behar dituztenen mugikortasuna errazagoa da. Gainera, Bizkaiko eraldatze- eta aurrerapen-prozesuaren sinbolo bihurtu da. Metroa integratzailea da, jarduera-iturria ere bai, udalerriak eta biziak konektatzen ditu eta garapena bultzatzen du.
Metro Bilbaoko 1. eta 2. lineen eraikuntza-proiektua Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak batera finantzatu zuten. Plentzia-Etxebarri 1. lineak 1994-1996 denboraldian funts europarrak jaso zituen; bien bitartean, Kabiezes-Basauri 2. linea 1997-1999 denboraldirako EGEFaren programa operatiboan sartu zen. Proiektuak, orokorrean, eta, bereziki, Sarrikoko geltokiak 1998. urtean tren Arkitekturari buruzko Brunel saria lortu zuen.
Proiektua sortzen hasi zenetik, arreta berezia jarri zitzaion geltokien diseinu eta arkitekturari. Arreta berezi hori ez zen estetika hutsera mugatu, bidaiarien funtzionaltasuna eta ongizatea ere kontuan hartu ziren.
Sir Norman Foster arkitektoak eta bere taldeak arkitektura eta ingeniaritza integratzearen ideia ez zuten baztertu. Hortik abiatuta eginak daude Bilboko metroaren zorupeko geltokiak kobazulotan. Emaitza originaltasuna, sinpletasuna, funtzionaltasuna, eraginkortasuna eta estetika dira.
Bilboko metroaren seinaleak Otl Aicherrek diseinatu zituen. Ildo horri jarraiki, elementu guztiek (hizkuntza-ikurrek, piktogramek, geziek eta koloreek) metroaren erabiltzaileen funtzionaltasuna eta ongizatea bilatzen dute. Gainazalean bi elementu azpimarratu behar dira eta, horiei esker, Metro Bilbao berehala ezagutzen da:
Metro Bilbaok proiektu bizia izaten jarraitzen du eta 2015eko maiatzetik 3. linea eraikitzen murgilduta dago. Horrek Bilboko iparraldeko auzoei emango die zerbitzua eta zazpi geltoki berri eraikiko dira, 70.000 pertsona baino gehiagori arreta eskaintzeko. Obra horiekin Metro Bilbaoren linea guztiak eta Euskotrenen hurbileko lineak elkartuko dira. Beraz, Txorierri, Durangalde eta Urdaibaiko eskualdeetatik Bilborako garraioa nabarmenki hobetuko da.