Nabarmendutako proiektuak eta Europar Batasunaren ekarpena

Atal honek errez identifika ditzakegun Europar Batasunaren laguntzaz finantzatutako proiektuen sailkapen bat dakar. Atal honek ez du proiektuen kategoriaren araberako sailkapen zehatz bat izan nahi.

BIZKAIAren eskualdeko garapenean laguntzen duten errealitate desberdinak dira, hazkunde inteligente, jasangarri eta integratzailearekin bateragarriak.

AZPIEGITURAK

Bizkaia bezalako bide sarearen plangintzak gure Lurraldearen eta Euskadiko eta Europar Batasuneko gainerako zonen arteko konexioak ziurtatzen saiatu behar du. Eta, noski, bere herritarrei irisgarritasun maila egokiak bermatu behar zaizkie.

INFORMAZIO GEHIAGO

IKT

Informatikaren, mikroelektronikaren eta telekomunikabideen eremuetan teknologia garatzeari esker, komunikazio errealitate berrietarantz aurrera egin dezakegu, geroz eta elkarreragileagoa den eta elkar konektatuagoa dagoen gizarte batean.

INFORMAZIO GEHIAGO

EKINTZAILETZA

Bere helburua ideia originalak dituzten pertsonek enpresa berriak sor ditzaten sustatzea da, horiek garatuta lan merkatuan sartu nahi badute. Hala autoenpleguaren kultura eta proiektu berriztatzaileak abian jartzea bultzatu nahi da, dagoen enpresa sarea anizteko.

INFORMAZIO GEHIAGO

ENPLEGUA

Kategoria hau hezkuntzaren eta prestakuntzaren arloan dauden lehentasunei eta helburuei erantzuna ematean oinarritzen da. Horretarako, lan merkatuan pertsonen partaidetza (bereziki kanpoan daudenena) areagotzera bideratutako ekintzak babesten dira, gizarte baztertzearen kontra borrokatu, aukera berdintasuna eta ez-diskriminazioa sustatu eta produktibitatea nahiz lehiakortasuna hobetzearekin batera.

INFORMAZIO GEHIAGO

IRAUNKORTASUNA

Abiapuntua egungo gizartearen beharrak betetzea da, etorkizuneko belaunaldien gaitasuna arriskuan jarri gabe. Xede horrez, XXI. mendeak inflexio-puntua izan behar du, eremu desberdinetan inbertsio eta ikerketari dagokionez. Adibidez: energia berriztagarrien iturriak egungo erregai fosilen kontsumo ekonomia ordezkatzeko, bioaniztasuna mantentzea, hondakinak birziklatzea, etab.

INFORMAZIO GEHIAGO

KULTURA

Bizkaiko Lurralde Historikoko historia eta kultura ondarea berreskuratu, kontserbatu eta horri balioa emateko jarduerak kontuan hartzen ditu. Hala, Bizkaiko kultura ondarearen eta historiaren ezagutzan sakon daiteke.

INFORMAZIO GEHIAGO

I+G+b

Mundu globalizatuaren egungo testuinguruan, ekonomia aurreratu orok ikerketan, garapenean eta berrikuntzan inbertitu behar du, merkatuan eskaintzen diren produktuak bereiziz eta berrituz gaitasun lehiakorra mantentzeko eta, bide batez, gizarte ongizatearen egoera hobetzeko.

INFORMAZIO GEHIAGO