Europako Gizarte Funtsa (EGIF) hezkuntzaren eta prestakuntzaren eremuan lehentasunei eta helburuei erantzuten oinarritzen da. Xede horrez, lan-merkatuan pertsonen (bereziki, kanpoan daudenen) partaidetza areagotzera bideratutako ekintzak laguntzen ditu, gizarte-baztertzearen kontra borrokatzen du, aukera-berdintasunak nahiz ez-diskriminazioa sustatzen ditu eta produktibitatea nahiz lehiakortasuna hobetu ere bai.
2007-2013 programazio-denboraldian Euskadik egiturazko funtsetan honako helburuan parte hartu zuen: “eskualdeko lehiakortasuna eta enplegua”. Ildo horri jarraiki, finantzatu ziren jarduerei esker, ekonomia- eta gizarte-aldaketak aurreratu ziren eta integrazioa errazten duten berrikuntza, enpresa-ekimena, ingurumenaren babesa, irisgarritasuna, moldapen-gaitasuna eta lan-merkatuen garapena sustatu ziren.
Indartu foru-programaren helburua, 2007-2013 denboraldirako Europako Gizarte Funtsekin finantzatuta dagoena, familia-enpresen finkapena eta lehiakortasuna sustatzea izan zen. Horretarako, enpresa horien errealitate eta ikuspegitik abiatuta, prestakuntzaren, ikerketaren eta laguntzaren arloetan jarduerak gauzatu ziren.
Programaren barruan “Familia Enpresaren Katedra” sartu zen hurrengo agertoki ekonomikoari erantzuteko: enpresa-sarearen %80 inguru familia-enpresek osatzen dute eta gutxi gorabehera barne produktu gordinaren %70 eta enpleguaren %75 sortzen dute. Azterketak testuinguru hori eta halako enpresa-motaren problematika aztertzen eta ikertzen, gai horiei buruz ikasleak prestatzen eta enpresaburu, zuzendari eta langileentzako programetan oinarritu ziren. Helburua familia-enpresaren aholkularitza, antolaketa eta kudeaketarekin zerikusia zuten alderdietan trebakuntza hobetzea zen.