Europako Gizarte Funtsa (EGIF) hezkuntzaren eta prestakuntzaren eremuan lehentasunei eta helburuei erantzuten oinarritzen da. Xede horrez, lan-merkatuan pertsonen (bereziki, kanpoan daudenen) partaidetza areagotzera bideratutako ekintzak laguntzen ditu, gizarte-baztertzearen kontra borrokatzen du, aukera-berdintasunak nahiz ez-diskriminazioa sustatzen ditu eta produktibitatea nahiz lehiakortasuna hobetu ere bai.
2007-2013 programazio-denboraldian Euskadik egiturazko funtsetan honako helburuan parte hartu zuen: “eskualdeko lehiakortasuna eta enplegua”. Ildo horri jarraiki, finantzatu ziren jarduerei esker, ekonomia- eta gizarte-aldaketak aurreratu ziren eta integrazioa errazten duten berrikuntza, enpresa-ekimena, ingurumenaren babesa, irisgarritasuna, moldapen-gaitasuna eta lan-merkatuen garapena sustatu ziren.
Hobelan programa 2007-2013 denboraldirako Europako Gizarte Funtsak finantzatu zuen eta berarekin Bizkaiko Foru Aldundiak lan-kolokatasunaren eta lan-kontratuen aldi baterako tasa handiaren kontra borrokatzea bilatu zuen. Nolanahi ere, hori bereziki nabarmena da emakumeen artean. Programa behin-behineko lan-kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeko Bizkaiko enpresetarako laguntza-lerroaren bitartez egituratu zen.
Programa honetan aurrez ikusitako laguntzen onuradunak nortasun juridikoa zuten Bizkaiko enpresak, baita banakako enpresaburuak eta profesionalak ere izan dira. Bizkaiko Lurralde Historikoko elkarteek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko bestelako erakundeek ere beren aukera izan dute.