Pertsonen prestakuntza

Europako Gizarte Funtsa (EGIF) EBren Egiturazko Funtsen barruan sartzen da eta bere finantzazioak Batasunaren eskualde guztietan gizarte-kohesioa nahiz ekonomia-ongizatea hobetzea du helburu. Zehatz-mehatz esanda, EGIFaren laguntzek EBren barruan lanpostu gehiago sortu eta lan-baldintzak hobe daitezen bultzatu nahi dute. Horretarako, funtsak nazioetako, eskualdeetako eta tokietako proiektuak finantzatzen ditu, Estatu kideetan eta beren eskualdeetan enplegu-mailak eta lanen kalitatea hobetzeko, baita lan-merkatuan sartzeko aukera gehiago izateko ere.

Europako Gizarte Funtsaren bitartez Europar Batasunak 1988az gero Bizkaian talde desberdinetarako prestakuntza-ekintzak finantzatu ditu.

Batetik, pertsona okupatuen prestakuntza tradizioz goi-mailako master eta ikastaroetan, birziklatze-ikastaroetan eta etengabeko prestakuntzan, kudeaketari eta ekoizpenari buruzko ziklo laburren ikastaroetan eta abarrean oinarritu da.

Bestetik, prestakuntza-ekintzen beste bloke handi batek hartzaile bezala langabetuak eta lan-merkatuan baztertzeko arriskua duten beste talde batzuk izan ditu. Lan-merkatuan sartzeko xedez, prestakuntza-ekintzak, besteak beste, ondorengoetan oinarritu dira: Unibertsitatea-Enpresa Planaren barruan unibertsitarioentzako prestakuntza ikastaroak, ikastaro teknikoak, jarduera profesionalaren arlo berrietan ikastaroak, pertsona minusbaliatuentzako prestakuntza, lan-merkatuan sartzeko prestakuntza, etab.