“Espiritu ekintzailea eta berriztatzailea sustatu eta bultzatu” proiektuak, EGEFarekin finantzatzeari esker, 2007-2013 denboraldian Bizkaiko Foru Aldundiak inplementatutakoak, enpresa teknologikoak sortu eta finkatzeko oinarri bezala ezagutza eta berrikuntza sustatzea izan ditu helburu. Ildo horri eutsiz, Bizkaiko Lurralde Historikoan espiritu ekintzailea eta berriztatzailea bultzatu nahi da.
Horretarako, 43 jarduera gauzatu dira eta, horiei esker, goi-mailako osagai teknologikoa duten jarduera berriei ekiteko baldintzak sustatu dira. Gauza bera gertatu da Bizkaiko enpresa-sarea anizteko sektore estrategikoekin. Horrez gain, Bizkaian kokatuak dauden unibertsitateetako sailetan garapen-proiektuak finantzatzeko orduan partaidetza eta espiritu ekintzailea zabaldu dira, batetik, spin-offen enpresak errazago sortzeko eta, bestetik, lan-merkatua pertsonak sar daitezen sustatzeko.