Enpresari: enpresa-espiritua sentsibilizatu eta sustatzea

Europako Gizarte Funtsa (EGIF) hezkuntzaren eta prestakuntzaren eremuan lehentasunei eta helburuei erantzuten oinarritzen da. Xede horrez, lan-merkatuan pertsonen (bereziki, kanpoan daudenen) partaidetza areagotzera bideratutako ekintzak laguntzen ditu, gizarte-baztertzearen kontra borrokatzen du, aukera-berdintasunak nahiz ez-diskriminazioa sustatzen ditu eta produktibitatea nahiz lehiakortasuna hobetu ere bai.

2007-2013 programazio-denboraldian Euskadik egiturazko funtsetan honako helburuan parte hartu zuen: “eskualdeko lehiakortasuna eta enplegua”. Ildo horri jarraiki, finantzatu ziren jarduerei esker, ekonomia- eta gizarte-aldaketak aurreratu ziren eta integrazioa errazten duten berrikuntza, enpresa-ekimena, ingurumenaren babesa, irisgarritasuna, moldapen-gaitasuna eta lan-merkatuen garapena sustatu ziren.

Enpresari foru-programak 2007-2013 denboraldian Europako Gizarte Funtsaren finantzazioa jaso zuen, Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasle gazteak enpresa-kulturaren inguruan sentsibilizatu, hedatu eta areagotzeko. Horrekin enpresen sorrera sustatu eta beren kabuz lan-merkatuan sartzea lortu nahi zen. Hala, autoenplegurako bidea erakutsi eta horretara bideratzeko motibatu zitzaien.

Hurrengo jarduera-motak garatu ziren:

  • Kultura ekintzailea zabaltzeko sentsibilizazio-jardunaldiak. Beren enpresa sortzea hautatu zuten gazteen egiazko esperientziak erakutsi ziren eta sustatzaile nahiz aholkulari adituekin komunikazioa erraztu zen. Oro har, aholkulari adituek eta gazte sustatzaileek ikastorduen barruan irakatsitako jardunaldiak ziren.
  • Enpresa-mundura hurbiltzeko bitarteko bezala, bisitak enpresetara egin ziren, enpresa- eta ekonomia-jarduera negozio-aukerak ikusi ahal izateko garrantzitsua suertatzeaz gain, lan-merkatuak eskaintzen dituen aukerei erreparatzeko ere interesgarria baita.
  • Enpresa-ideiei buruzko lehiaketak eta horiek garatzea. Fase hau garatutako enpresa-proiektua aurkeztu eta defendatzearekin amaitzen da. Proiektuak, besteak beste, hurrengo irizpideak kontuan hartuta ebaluatzen dira: bideragarritasuna, proiektuaren zehaztapen-maila eta oinarriak, lehia potentzialaren ezagutza, etab.