2007-2013 denboraldian Bizkaiko Foru Aldundiak, Eskualde Garapeneko Europako Funtsekin (EGEF) finantzatuta, nahi handiko proiektua garatu du, hain zuzen ere, hondakinak tratatzeko bi zentro: konpostatzeko planta eta tratamendu mekaniko-biologikorako (TMB) planta.
Konpostatzeko planta Artigasen (Bilbo) kokatuta dago eta 2004-2016rako Bizkaiko Hiri Hondakinen Kudeaketari buruzko Plan Integralean sartuta, estrategia orokor bezala jaio da. Zati organikoa tratatzeko behar zehatzari erantzutea du helburu. Hori, batetik, ekoizle handiek kimaketa eta lorezaintzaren ondorioz sortzen dute eta, bestetik, Riberako merkatuan, MercaBilbaon eta abarrean biohondakinak eratzen dira. Bi kasuetan gaika biltzen dira.
Konpostatzeko plantak 14.000 m2-ko azalera du eta bertan prozesurako guneak nahiz bideak sartzen dira. Prozesuaren lehenengo fasea aire zabalean egiten da eta konposta lortzeko bigarren fasea estalpean. Konpostatze-prozesuaren bitartez goi-mailako konposta lortzen da eta gaur egun lorezaintzan nahiz nekazaritzan erabiltzen ari da ongarri bezala.
Bestalde, tratamendu mekaniko-biologikorako (TMB) planta Arraiz (Bilbo) mendian eraiki da eta 23.000 m2 ditu. Horri esker, hondakinen zatiei balioa eman zaie, isuritako lehen mailako hondakinen kopurua murriztu da eta zabortegien bizi erabilgarria areagotu ere bai.
Tratamendu mekaniko-biologikoa hiri-hondakin solidoak eta bereziki maneiatu behar direnak aldez aurretik tratatzeko teknologia modernoa da. Halako prozesu-motak sailkapen eta tratamendu mekanikoa hondakinen zati organikoari dagokion tratamendu biologikoarekin konbinatzen du. Helburu nagusia birziklatzeko, balio termikoa emateko (BES) eta gainerakoa inerte bihurtzeko materialak berreskuratzea da.
Proiektu honi esker, plantan lortutako energia gas naturalarekin nahastuta elektrizitatea sortzeko aprobetxatzea lortu da. Ziklo konbinatuarekin %45etik gorako energia-etekinetara eta aprobetxamendua maximizatzera iritsi da. Hiri-hondakin solidoei balio energetikoa emateko teknologia berriztatzaile honek ohiko plantarekiko sortutako energia nabarmenki gehitzea ahalbidetu du eta, aldi berean, atmosferara igorpenak murriztu dira.
Konpostatzeko eta tratamendu mekaniko-biologikorako plantek, Zabalgarbiko balio energetikoa lortzeko plantarekin eta Argitaseko tangarekin batera, hondakinak kudeatzeko “ekoparkea” osatzen dute.
Azpiegitura hauekin Bizkaia Europako iparraldeko herrialde aurreratuenekin aldera daitezkeen ingurumen-bikaintasunaren mailatan kokatzen da. Izan ere, Bizkaiak 2009az gero 2016. urterako Europar Batasunak ezarri dituen hondakinei buruzko isurketaren helburuak betetzen ditu eta pixkana 2020. urterako birziklatze- eta berrerabiltze-helburu europarretara hurbiltzen ari da.