Bizkaiko errepideen azpiegiturak

Bizkaiko bide-sarearen plangintza gure Lurraldea Euskadiko eta Europar Batasuneko gainerako tokiekin konektatua egotea ziurtatzen saiatu behar da. Gainera, gure Lurraldearen bitartez europar ibilbideak lotzen dituen sarea kontserbatu eta hobetu behar ditu. Eta, noski, herritarrei irisgarritasun-maila egokiak bermatu behar zaizkie.

Bizkaiko errepideen mapari erreparatzen badiogu, ekialdetik mendebaldera doan egitura-ardatz handia duela ikus dezakegu. A-8 eta N-634 errepideek osatzen dute. Area metropolitarretik igarotzen direnean arazoak izan zarren, bi zona horiek komunikazio-maila ona eskaintzen diote, bai Euskadirekin, baita Europa guztiarekin ere. Hala eta guztiz ere, ekialde-mendebalde ardatz horretatik urruntzen garen heinean, konexio-gaitasunak erabat beherantz egiten du eta oso zaila da kostaldean nahiz Enkarterrien hegoaldean. Beraz, konponbidea saihets modura hainbat ardatz edo igarobide eratzean datza Lurraldea konektatzeko.

Ekialde-mendebalde ardatzaren iparraldean Uribe Kostako igarobideak (Bermeo, Gernika eta Ondarroakoa) ditugu. Bien bitartean, hegoaldean Kadagua, Urduņa, Arratia eta Elorriokoa aurki daitezke. Lurraldea egituratzeko Bizkaiko Aldundiak definitu dituen ardatzen barruan batek ezaugarri bereziak ditu: Durango-Kanpazar izenekoak. Igarobide hori Euskal Autonomia Erkidegoaren barnea egituratzeko oinarrizko piezaren zatia da: Durango-Bergara-Beasain igarobidea.

1994-2006 bitartean Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatzea Bizkaiko bide-azpiegiturak garatzeko funtsezkoa izan zen.

Ildo horri eutsiz, europar inbertsioari esker, besteak beste, hurrengoak egin ziren 1997-1999 programazio-denboraldian: Kadaguako igarobidean Zalla-Artxube tartea, Durango-Arrasate igarobidean Elorrioko saihesbidea, Uribe Kostako igarobidean Bolue-Mimenaga tartea. 2000-2006 denboraldian, berriz, ondorengoak burutu ziren: Bilbo Metropolitarrera sarbide desberdinak (Zaratamo eta Arrigorriagara sarbideak, Kadaguako igarobidean Alonsotegiko saihesbidea, Derioko lotura, A-8 errepidean hirugarren erreia, Ibarrekolandako lotura eta Deustuko beheko saihesbidearekin konexioa), Kadaguako igarobidean Artxube-Sudupe tartea eta Bizkaiko ekialdean zenbait errepide-azpiegitura (Durango-Beasain igarobidea eta Gernika, Ondarroa eta Zeanuriko saihesbideak).