BiscayTIK

2008. urtean BiscayTIK fundazioa sortu zen, hain zuzen ere, irabazi-asmorik gabeko fundazio publikoa, Bizkaiko Foru Aldundiak sortutakoa eta 2007-2013 denboraldian Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF) finantzatua.

BiscayTIK fundazioak hurrengo helburuak ditu: gizarteari informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera hurbildu eta sustatzea eta Bizkaia tokiko administrazio elektronikoaren eremuan europar erreferentzia bezala kokatzea.

Helburu horiek lortzeko, zenbait jarduera garatu da. Hala, Bizkaiari informazio-sistema integralez hornitu zaio eta, horri esker, herritarrek Lurralde Historikoko udalekin administrazio-gestioak online izapide ditzakete, Bizkaiko pertsona guztiei posta elektronikoen kontuak eman zaizkie eta nazioartean erreferentziazko zentroa (Bake Eder) sortzea bultzatu da.

Proiektu honen esparruan honako arloetan inbertsioak egin dira:

  • Online izapideetarako herritarraren ataria.
  • Udaletarako kudeaketa-sistema integrala.
  • Posta elektronikoaren zerbitzuak.
  • Plataforma informatikoaren arkitektura logiko orokorra.
  • Zentro teknologikoa abian jartzea.

Hasieratik, pixkana 116 herri-administrazio atxiki zaizkio proiektuari. Horietatik 105ek jada web atari aktiboa du eta 100etan izapide telematikoak egin daitezke.

2.000 funtzionariok baino gehiagok erabiltzen du egunero aplikazioa. 2015eko azkeneko datuen arabera, aplikazioarekin egindako ziurtagiriek milioia gainditzen dute eta 13.000 baino gehiago online gauzatu da, herritarrek udal-bulegoetara joan behar izan gabe.

Nazioartean jaso diren azkeneko sariak eta gorespenak azpimarratu behar dira:

  • Vodafone DEIA Innovation sarien I. edizioan (2015) herritarren zerbitzurako saria.
  • World Summit Award izenekoan (2015) finalista.
  • Datuak Babesteko Euskal Agentziaren II. Sarietan antolaketari saria.
  • Socinfo fundazioak eta “Sociedad de la Información” aldizkariak antolatuta, “Euskal Herria 2014 Informazioaren Gizartea” sarietan gorespena.