saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/31

 Larunbatean, ekainak 4, Basaurin emakumeei zuzendutako Kalisteniako eskola magistrala izango da eta igandean, ekainak 5, Ermuan Parkourreko eskola magistrala

Ekainaren 4an, Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeei zuzendutako Kalisteniako eskola magistral bat antolatuko Basaurin, Bizkotxalde parkean. Masterclass honen oinarri nagusia genero-ikuspegia izango da, horrela diziplina honi eta beste batzuei lotutako genero-estereotipoak eta -rolak eraisteko.

Dinamizazio honek  bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta Calisteniako masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  • Oinarrizko egokitzapen fisikoa (10:30 -12:15): Oraindik Kalistenia praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera (oinarrizko mugimendu-ereduak, indar-mailaren testa, ariketaren progresio-mailak, mailaren arabera eta oinarrizko entrenamendu-sistema, hasitakoentzat).
  • Hobekuntza kalistenian (12:30 - 14:00): Kalistenian denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hori izango da zure aukera (Bizkaiko erreferenteen erakustaldia, kalistenia-trikimailuak hobetzeko aholkua, puntu ahulen entrenamendua eta lesioen prebentzioa).

 

Kalistenia sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako emakume guztiek, Basauriko masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

 

Bestalde, igandean, ekainaren 5ean, Ermuak parkourreko eskola magistral bat hartuko du. Masterclass hau Parkour praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta Parkourreko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat

  • Hastapena: (11:00-12:15) Hau izango da zure aukera baldin ez bazara parkourrean aritua, gutxitan aritu bazara edo duela gutxi hasi bazara.
  • Hobekuntza: (12:30-14:00) Hau izango da zure aukera baldin denbora badaramazu diziplina honetan entrenatzen eta truko aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu.

 

Parkourra sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek, Ermuko masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

 

 
 

itzuli