saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/26

 Larunbat honetan, maiatzaren 28an, Erandiok Kalistenia ikasteko eskola magistral bat hartuko du

Datorren maiatzaren 28an, Erandiok kalisteniako eskola magistral bat hartuko du.  Dinamizazio honek  bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta Calisteniako masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  1. Oinarrizko egokitzapen fisikoa (10:30 -12:15): Oraindik Kalistenia praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera (oinarrizko mugimendu-ereduak, indar-mailaren testa, ariketaren progresio-mailak, mailaren arabera eta oinarrizko entrenamendu-sistema, hasitakoentzat).
  2. Hobekuntza kalistenian (12:30 - 14:00): Kalistenian denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hori izango da zure aukera (Bizkaiko erreferenteen erakustaldia, kalistenia-trikimailuak hobetzeko aholkua, puntu ahulen entrenamendua eta lesioen prebentzioa).

 

Kalistenia sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek, Erandioko masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

 
 

itzuli