saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/23

 Foru Aldundiak gaur banatuko ditu Bizkaia Kirolak Sariak 2022

Gaur, maiatzak 23 astelehena, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Kirolak Sarien ekitaldia egingo du, 18:30ean, erakunde eta kirol ordezkaritza zabalarekin.

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak sari banaketan parte hartuko dute, Bizkaian oinarrizko kirolean jarduera fisikoa eta kirola bultzatzeko eta sustatzeko egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeei.

Sarituen izenak Bizkaia Frontoian sari-banaketaren egunean bertan (maiatzak 23) emango dira ezagutzera, Iñigo Arroyo eta Alberto Moyaren eskutik Flatlandeko bi ikuskizunen erakustaldia izango duen ekitaldi batean. Sari banaketa Eider Merinok eta Aitor Elduaienek aurkeztuko dute.

2022ko Bizkaia Kirolak Sariek 2021ean kirolari bizkaitarrek, teknikariek eta oinarrizko kirolari emandako laguntzagatik nabarmendu diren erakunde eta ekitaldiek kirol arloan lortutako merituak aintzatesten dituzte. Edizio honetan bederatzi kategoria saritu dira, aurreko edizioetan baino hiru gehiago: talde-kirola, kategoria absolutuko kirolaria, kirolari beteranoa, etorkizun handiko gaztea, arbitroa, entrenatzailea, zuzendaritzako langileak, kirol-erakundea eta kirol-ekitaldia.

 

 
 

itzuli