saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/18

 Agiri ofizialak - Laguntza, kontratazio eta informazio gehiagori buruzko azkenaldiko deialdiak

  • BFA/DFB (BAO 2022/05/19) Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuaren 971/2022 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, 2022an Bizkaiko Lurralde Historikoan kirol lehiaketa federatuak antolatzen dituzten kirol talde eta erakundeentzako diren diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren martxoaren 22ko 30/2022 Foru Dekretuko Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzen dituena.
  • BFA/DFB (BAO 2022/05/16) Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Saila. Bizkaiko Foru Aldundiaren 66/2022 FORU DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, diru-laguntzak emateko oinarri-arauak eta deialdia onartzen dituena. Diru-laguntza horiek emango zaizkie, hain zuzen ere, 2021-2022 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo Heziki hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeei. Jarduera horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 27ko 108/2021 Foru Dekretuak arautzen ditu.
  • Basauri (BAO 2022/05/16) Basauriko Kirolaren Udal Erakundea. 2021eko lan-eskaintza publikoa aldatzea.
  • Kultura eta Kirol Ministerioa (EAO 2022/05/12) Kirol Kontseilu Gorenaren Lehendakaritzaren 2022ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren laburpena. Ebazpen horren bidez, 2022an toki-korporazioei eta udal-enpresa publikoei diru-laguntzak emateko deialdia egiten da, nazioarteko lehiaketekin lotutako kirol-azpiegituretan irisgarritasun-obrak eta azpiegitura-obrak egiteko.
  • Ermua (2022/05/18) Udal kirol instalazioen garbiketa.
  • BFA/DFB (2022/05/17) Meaztegi Golf-eko instalazioen mantentze-lanetarako eserlekua duen sega-makina/cortacesped (quintuple) berria bat eskuratzea.
  • Balmaseda (2022/05/17) Balmasedako udalerriko aisialdi- eta kirol-instalazioak zaintzeko, dinamizatzeko, mantentzeko eta garbitzeko zerbitzuak ematea.
  • Mallabia (2022/05/17) Zubitegi Kirol Parkea egokitzeko obra.
  • Murueta (2022/05/17) Itxitura-obrak eta aldagela berriak Muruetako udal frontoian.
  • BFA/DFB (2022/05/16) Meaztegi Golfeko instalazioetarako greenen makina aireztatzaile autopropultsatu berria eskuratzea.
  • Galdakao (2022/05/14) Kirol-instalazioen kudeaketa- eta jarduera-zerbitzuak, genero-ikuspegia eta hizkuntza-irizpideak txertatuz.
  • Bilbo (2022/05/16) Kirol-instalazioen mantentze eta mantentze-lanetako irakaslea.

                                                                                                                         

Indarrean jarraitzen dute:

  • Zaldibar (2022/05/11) Kirol-jardueretarako monitore baten zerbitzua.
  • Galdakao (2022/05/09) Kirol-instalazioak produktu kimikoz hornitzea.
  • Getxo (2022/04/27) Igeriketa monitorea.
 
 

itzuli