saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/24

 (BERTAN BEHERA) Igande honetan, maiatzaren 29an, Igorrek Parkour ikasteko eskola magistral bat hartuko du

Igandean, maiatzaren 29an, Igorrek parkourreko eskola magistral bat hartuko du. Masterclass hau Parkour praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta Parkourreko Masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat

  • Hastapena: (11:00-12:15) Hau izango da zure aukera baldin ez bazara parkourrean aritua, gutxitan aritu bazara edo duela gutxi hasi bazara.
  • Hobekuntza: (12:30-14:00) Hau izango da zure aukera baldin denbora badaramazu diziplina honetan entrenatzen eta truko aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu.

 

Parkourra sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek, Igorreko masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

 
 

itzuli