saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/18

 Milioi erdi eurotik gora banatuko da Bizkaiko kirol eta irakaskuntzako jardueretan parte hartzen duten erakundeen artean

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 2021/2022 ikasturterako Eskola Kirola programako kirol lehiaketetan eta Heziki irakaskuntzako jardueretan parte hartzen duten erakundeentzako dirulaguntzen deialdia onetsi du. Aldundiak 512.000 euroko partida ipini du horretarako.

Dirulaguntza hauen helburua da Bizkaian eskola kiroleko askotariko eskaintza orekatua egotea.

Honako hauek jaso dezakete dirulaguntza: Bizkaiko ikastetxeek, gurasoen elkarteek, kirol elkarteek eta kirol taldeek, udalek, udalen erakunde autonomoek eta mankomunitateek.

Eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira (www.ebizkaia.eus/es/inicio), maiatzaren 17tik 31ra bitartean.

Dirulaguntza-lerro honen xedea da lehia eta irakaskuntzako kirol jarduerak bultzatzea, horietan aritzeko aukerak emanez batez ere haurrei eta gazteei, Bizkaiko eskola kiroleko egitura kalitatekoa izan dadin.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

 
 

itzuli