saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/17

 Hauek dira Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa inguruko ideien lehiaketaren proiektu irabazleak

Urte hasieran, Orekan Sakonduz / BEAZ Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketaren lantaldeak, Deustu, Mondragon eta EHU Unibertsitateen laguntzarekin, Bizkaiko Itsasoa eta Irristaketa inguruko ideien lehiaketa iragarri zuten: ¨Itsasoa eta Irristaketa Innovation Comp¨, osagarrien hobekuntzen ideien inguruan, hala nola ekoizpen prozesuak, produktuak edo surf, bela, nautika, skate eta bestelako irristatze-kirolen ingurukoa.

Itsasoa eta Irristaketa Lehiaketa, Itsasoa eta Irristaketa industriaren merkaturatzea eta garapena sustatzea du helburu, eta kalitate handiagoa eta jasangarriak diren produktu eta prozesuak proiektatzea. Unibertsitateko berrikuntza irekiko prozesuak enpresara gerturatzeko asmoa du, helburu bikoitzarekin: batetik, unibertsitateko ikasleentzat profesionalki landu daitekeen sektore bat dela agerian jartzea; eta, bestetik, berrikuntza hori etorkizuneko enpresa ekimenetan edo produktu berritzaileetan eraldatzea, egungo industriak barnera ditzakeenetan.

Saritutako proiektuak

  • Surfins. Bizkaiko hondartzetan birziklatutako materialez egindako surf gilak. Kostaldeak dituen ingurumen-arazoak eta neurri zuzentzaileak erakusten dituen QR kodeak ditu integratuta. 1.000€ jasoko ditu eta proiekturako tutoratzea eta aholkularitza, Bizkaiko Itsasoaren eta Lerroen Sektoreko enpresen eskutik.
  • Slide Week. Surfaren munduko ekitaldia Bizkaian. Bertan, hiru egunez, Erosi, saldu, praktikatu eta ikasi leloan oinarritutako jardunaldia eskainiko zaio publikoari, materiala salerosteko aplikazio bat aurkeztuz. 1.000€ jasoko ditu.
  • Gosurf. Biltegiratzeko osogarri berritzailea, pisua eta erosotasuna erabat lehentasunekoak dira itsas-kiroletarako. Ilargi erdiaren formako neopreno-patroi bi dira eta lau konpartimentu irazgatx sortzen ditu taula baten muturrean. 1.000€ jasoko ditu.

 

 
 

itzuli