saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/19

 Aldundiak lehiaketetara iristea errazten die Bizkaiko kirolariei eta teknikarien prestakuntza bultzatzen du

Bizkaiko Foru Aldundiak 2021eko azaroaren 29tik 2022ko azaroaren 27ra bitartean nazioarteko kirol-probetan edo kirol proba-mota jakin batzuetan (titulua lortzea dakartenak edo titulua lortzeko puntuatzen dutenak edo goragoko mailako lehiaketa baterako sailkatzeko balio dutenak) parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako foru-dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartu ditu. Probek kadete, gazte, junior edo kategoria absolutukoak izan behar dute, estatu mailakoak edo nazioartekoak, eta Eusko Jaurlaritzak  aitortutako kirol-diziplinetakoak izan behar dute.

Diruz lagunduko dira Bizkaiko kirolariek 2021eko azaroaren 29tik 2022ko azaroaren 27ra bitartean egingo dituzten kirol-probetan parte hartzeagatik izango dituzten honako gastu hauek: inskripzioa; egonaldia; joan-etorriak eta mantenua; halaber, gastu horien artean sartuko dira  COVID19aren pandemiarekin lotutako neurrietatik eratorritako gastuak (testak eta eskuratutako babes-materiala).

Aurreko deialdiekin alderatuta berritasun azpimarragarriena da, diruz lagun daitezkeen gehieneko zenbatekoak eta ehunekoak handitzeaz gain, diruz lagunduko direla eskatzaileei bidezko probara joateko lagundu dieten entrenatzaile eta prestatzaile fisikoek izan dituzten gastuak eta ordainsariak, betiere gastuak kirolariak bere gain hartu baditu.

Dirulaguntza eskaerak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Errekalde zumarkalea 30, Bilbo) edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko kirol-klub eta -elkarteetako teknikarien prestakuntza-maila hobetu beharra ikusi duenez, interes publikokotzat jotzen du kirol-arlorako eta, kirolarien errendimendua hobetzeko, egokitzat jotzen du kirol-teknikarien prestakuntza eta kualifikazio-maila sustatzea. Horregatik foru erakundeak 70.000 euroko partida onartu du 2021eko irailaren 11tik 2022ko irailaren 11ra kirol-prestakuntza gainditu duten teknikarientzako beken deialdirako.

Beka-eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren bulegoetan (Errekalde zumarkalea 30, 1.a,  Bilbo) edo Foru Erakundearen Egoitza Elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik, egun hori barne.

Informazio gehiago helbide honetan: www.bizkaia.eus/kulturadirulaguntzak

Albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean. 

 

 
 

itzuli