saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/04

 Hastear dira kalistenia eta parkour praktikatzen ikasteko eskola magistralak. Eman izena!

Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko hainbat udalerrirekin lankidetzan, kalistenia eta parkour praktikatzen ikasteko class saioei buruzko programaren edizio berri bat jarri du abian. Programa horren helburua Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean kirol-jarduera sustatzea da.

Ekimena 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta bi fase ditu: bideo-tutorial hezitzaileak, ariketa horiei buruzko azalpenekin, eta parkour zein kalistenia eskola magistralak.

Bi kasuetan, programak bi txandatan banatuko dira:

  • Hastapena: hau izango da zure aukera oraindik ez baduzu ez parkour ez kalistenia praktikatu, unean-unean praktikatu baduzu edo duela gutxi hasi bazara.
  • Hobekuntza: hau izango da zure aukera, baldin eta diziplina horietan entrenatzen denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu.

 

EGUTEGIA

Apirilaren 30ean hasi zen magistralen egutegia Etxebarrin eta orain arte  zortzi hitzordu programatu dira:

Parkourreko egutegia:

  • Bilbo: maiatzak 8
  • Igorre: maiatzak 22
  • Ermua: ekainak 5
  • Gernika: ekainak 19
     

Kalisteniako egutegia:

  • Etxebarri: apirilak 30
  • Sopela: maiatzak 14
  • Erandio: maiatzak 28
  • Basauri: ekainak 4

 

IZEN-EMATEAK

Zabalik dago parkour eta kalistenia klase magistralen programan izena emateko epea:

Kalisteniarako izen-emateak:

Parkourrerako izen-emateak:

 

 
 

itzuli