saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/02

 Bueltan dira Bizkaiko Eskola Kirolaren Jokoen Finalak

Datorren maiatzaren 7an hasiko dira Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak, Bizkaiko federazioekin batera, antolatzen dituen BIZKAIKO ESKOLA KIROLAREN XXXIX. JOKOEN FINALAK.

Jokoen finalak eskola kirolaren denboraldiari amaiera emateko egiten dira urtero. Hitzordu horretan, ikasturtean zehar eskola kirolaren arloko txapelketetan parte hartu duten 11 eta 14 urte bitarteko eskola ume gehienak elkartzen dira.

Bizkaiko Eskolarteko Jokoen finalen 39. edizio honetan, milaka eskola-ume inguruk parte hartuko dute Bizkaiko udalerritako kirol-instalazioetan, maiatzaren 7, 8, 14, 15, 21 eta 22an, besteak beste modalitate hauetan: aerobic-a, arraunketa, atletismoa, boleibola, errugbia,  eskubaloia, eskupilota, gimnasia erritmikoa, herri kirolak, heziki, hondartza-boleibola, igeriketa, igeriketa sinkronizatua, karatea, mahai-tenisa, mendia, padela, pala, piraguismoa, roller freestyle, saskibaloia, tenisa, trinketea, txikiboxa, waterpoloa eta xakea.

Aurtengo edizioan, eskola kirolaren jokoen finalak Getxo, Durango, Basauri, Sestao, Abadiño, Barakaldo, Santurtzi, Galdakao, Bilbo, Trapaga, Iurreta, Berriz, Plentzia, Muskiz, Arrigorriaga, Elorrio, Markina-Xemein, Berriatua eta Larrabetzu udalerrietan egingo dira. Aurten ere, eskerrak eman nahi dizkiegu udalerri horiei beren laguntzagatik.

 
 

itzuli