saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2022/05/02

 Eskola-kategoriako arraunak gogoz ekin dio Aldundiak eta Bizkaiko Arraun Federakundeak bultzatutako Artibai ibaiaren garbiketari

Arkote, Bermeo, Elantxobe, Isuntza, Kaiku, Lutxana, Mundaka eta Ondarroako klubetako eskola-kategoriako ehun arraunlarik baino gehiagok parte hartu dute gaur goizean Ondarroan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Arraun Federakundeak bultzatuta Artibai ibaiaren ertza garbitzeko egin diren lanetan. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak eta Amaia Antxustegi Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru-diputatuak ekimen honetan ere parte hartu dute.

Foru-erakundeak eta kirol-entitateak bat egin dute ekintza honetan, ingurumena zaintzeak eta ibaiak garbi mantentzeak duen garrantziaz kontzientziatu eta kirolaren balioak (talde-lana, solidaritatea, ahalegina...) aldarrikatzeko, baita kirola egitea sustatzeko ere.

Garbiketa-lanak amaitu ondoren, arraunlariak benjamin, kimu, haur eta kadete kategorietako estropadetan lehiatu dira.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

 

 
 

itzuli