saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/24

 Udalak Bilboko Kirolaren Udal Foroa jarri du abian, kirol eskaintza inklusiboa, osoa eta guztientzako baten alde elkarlanean jarduteko eta lan egiteko

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak udal entitatearen bidez, abian jarri du Kirolaren Udal Foroa 2021-2024. Aholku eta kontsulta organo honen xedea da "komunitatea sorraraztea", eta elkarrekin partekatzea eta lankidetzan jardutea hobetzearren eta beharrizanei erantzutearren, kontuan hartuta Urian kirol-eskaintza diseinatzen zerikusia duten alde guztiak, hartara Bilboren kirol eskaintza inklusiboa, osoa eta guztientzakoa izan dadin.

Foro honek aintzat harrarazi nahi du kirola gizarte-tresna zeharkako baten moduan aditzeko beharrizana, eta, hala, kideen artean, Udalaren sail batzuetako eta besteetako ordezkariak izango dira. Gizarte Ekintza; Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegua; Gazteria; Osasuna eta Kontsumoa; Euskara eta Hezkuntza; Zerbitzuak eta Bizi kalitatea; Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak eta Berdintasuna.

Horrez gain, foroak badu erakundearteko izaera bat, zeren eta Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako arduradunek ere hartzen baitute parte. Osaera hori bururatuz, Bilbon lan egiten duten kirol klub eta entitateen arduradunak ere izango dira kide.

Argazkia eta albiste osoa Bilboko Udalaren webgunean.

 

 
 

itzuli