saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/24

 Bizkaiko Foru Aldundiak Emaki Foroa abiatu du, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatzen duten kirol-politikak sustatzeko

Joan den astelehenean, azaroaren 22an, Kirol Etxean egin zen foroaren lehen saioa: Kirola goiz baztertzearen aurkako akzioak. Jardunaldi horretan gauza interesgarriak komentatu ziren, hala nola datuek erakusten dutela neskek jarduera fisikoa eta kirola egiteari uzten diotela mutilek baino dezente gehiago. % 45,1 eta % 23,6, hurrenez hurren.

Emaki Foroa, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako foroa da, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna bultzatzen duten kirol-politikak sustatzeko. Kirolean emakumeen parte hartze aktiboa sustatzeko, Forua Aldundiak EMAKI programara 57.000 euro bideratu ditu, bertan emakumea bistaratzeko kirol jarduerak antolatuko dira eta baita foroa bat ere.

Abenduaren 9an, Kirol Etxean, Emaki Foroak bere bigarren saioa antolatuko du: Berdintasunari buruzko prestakuntza. Hirugarren saioa 2022ko urtarrilaren 13an, astelehenean, izango da eta emakumeen kirola ikusaraztea izango du ardatz.

Emakik saio gehiago egiteko asmoa du, baina oraindik ez ditu datak zehaztu:

  • Emakumezkoen parte-hartzea kirol prestakuntza arautuan
  • Emakumezkoen kirola profesionalizatzea
  • Emakumeen presentzia kirol-kudeaketan

 

Emaki Foroak berak kirolari, entrenatzaile, kudeatzaile eta kirol federazio guztiak animatzen ditu izena ematera eta hurrengo saioetan parte hartzera.

 

 
 

itzuli