saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/22

 Aldundiak matxismoa indarkeria dela salatu du azaroaren 25eko bere kanpainan

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak eta Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak aukera ezin hobea baliatu nahi dute indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez.

Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko kirol-federazioen laguntza eskatu du eta azaroaren 25erako prestatu duen kanpainarekin bat egiteko eskatu die.

Foru Aldundiak azaroaren 27ko eta 28ko asteburuko kirol jardueretan, federazioei kartelekin (1 eta 2) edo pegatinekin argazki bat egitera eta berdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaltzera animatzen die. Horrela, Aldundiak, bidalitako argazkiak bere webgunean argitaratu ahal izango ditu.

Aldundiak eskerrak eman nahi dizkie Lurralde Historikoko kirol federazioei Bizkaia berdintasunezkoago baten aldeko kanpainan parte hartzeagatik.

 

 
 

itzuli