saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/17

 Bizkaiko Foru Aldundiak kirol arloko prestakuntzara bideratutako baliabideak biltzen dituen atal berria abiatu du bere kirol-webgunean

Bizkaiko Foru Aldundiak  kirol arloko prestakuntzara bideratutako baliabideak jasotzen dituen leiho berria zabaldu du, kirolari buruzko foru webgunean. Bizkaiko kirolaren kalitatearen funtsezko alderdietako bat kirol-ekosistema osatzen duten pertsonak dira. Horretarako, pertsona horien prestakuntza da ezagutza hobeto transmititzeko oinarria, bai beste pertsona batzuei, bai beren erakundeetan praktikan jartzeko. Atal berri honetan Foru Aldundiaren beraren zein kanpoko prestakuntza aurkituko duzu, zure eguneroko lanetan laguntzeko balioko dizuna.

Atari berriak atal hauek ditu:

3K Programa: Bizkaiko Foru Aldundiak, Araba eta Gipuzkoako Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta EUSKALIT-ekin batera, 3K programa bultzatzen du, kirol arloko kudeaketaren kalitatea hobetzeko.

Aldundiaren prestakuntza:

  • Udal kirol kudeaketa: Online ikastaro honek zure udalerriko kirol-kudeaketaren eguneroko zereginetan lagunduko dizuten gakoak biltzen ditu.
  • Kirol klubak sortzeko eta kudeatzeko gida: Kirol-klubak sortzeko eta kudeatzeko gida gisa balio izateko asmoarekin sortutako online ikastaroa.
  • Kirolbide: Hemen Aldundiaren prestakuntza-baliabideak aurkituko dituzu, batez ere kudeaketaren eta osasunaren arloetan. Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuko Kirolbide programaren helburua da gure lurralde historikoko kirol agenteen prestakuntza hobetzea, nagusiki kudeaketa eta osasun arloak barne hartuz.

Prestakuntza geihago:

  • KITEB: "Bizkaia" Kirol Teknikarien Eskolaren ataria.
  • Kirolaren Euskal Eskola: Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren administrazio-zerbitzua.

 

 
 

itzuli