saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/15

 Ezagutzen al duzu bizkaia.eus/kirolak webgunea? - Eskola Kirola

Bizkaiko Foru Aldundiak kirolari buruzko webgune berria estreinatu du, lurraldeko kirolaren inguruko informazio garrantzitsuena herritarren eskura jartzeko asmoz. Webgune berriak, Bizkaiko kirol-arloarekin lotutako gai ugari eskainiko dizkie erabiltzaileei eta kirol-eragileei.

Bizkaian kirola maite dugun guztiontzako topagune eta erreferentzia gisa finkatzea da webgune berritu honen helburua.

Bizkaiko Foru Aldundiak leiho berri bat sortu du bere webgunean, kirolei buruzkoa, lurralde historikoko Eskoal Kirolari buruzko informazio guztia biltzen duena.

Bizkaiko Foru Aldundiak Eskoal Kirolari buruzko lehio berri bat sortu du bere webgunean. Leiho berri honek eskola-eremuko kirolari buruzko informazio guztia biltzen du, adibidez, 2021-2022ko Bizkaiko Eskola Kirolaren programa. Halaber, Nire Eskola Kirola izeneko atal bat aurkitu ahal izango duzu, non Eskola Kirola programan alta eman ahal izango duzun edo zure harpidetza kontsultatu ahal izango duzun.

Azken batean, nabarmendu dugun bezala, leiho berri hau Eskola Kirola programarekin zerikusia duten jarduerak eta bestelakoak hurbilagotik ezagutu nahi dituzten lurraldeko pertsona eta kirol-erakunde guztiei zuzenduta dago.

 

 
 

itzuli