saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/15

 Ezagutzen al duzu bizkaia.eus/kirolak webgunea? - Kirola non egin, webguneko leiho berria

Bizkaiko Foru Aldundiak kirolari buruzko foru webgunean leiho berria zabaldu du, herritarrek kirola modu autonomoan egin ahal izateko espazioak eskaintzen dituena. Gainera, atal honetan beste proiektu batzuk aurkituko dituzu, hala nola Parke Bio-osasungarriak edo Kalistenia edo Parkour behar bezala egiteko aholkuak.

Atari berriak atal hauek ditu:

  • Kirol instalazioak: atal honetan, Aldundiak kirol-instalazioen, kirol-espazioen eta kirola egiteko espazio osagarrien errolda eskaintzen du.
  • Kolesterolaren bideak: BIZKAITIK IBILTZEN atal honetan kolesterolaren ibilbideen bilatzaile bat aurkituko duzu, Lurralde Historikoaren eskualdeen, udalerrien eta luzeraren arabera.
  • Mendi-ibiliak: atal honetan hainbat bidezidor aurkituko dituzu eta Bizkaiko Mendizale Federazioaren Bizkaiko bidezidorren erregistrora sartzeko aukera izango duzu.
  • Parke bio-osasungarriak: atal honetan Bizkaiko parke bio-osasungarrietako dinamizazio-jardunaldiei buruzko informazio guztia aurkituko duzu.
  • Kalistenia: entrenatzeko eta praktika hobetzeko etrenamendu-bideoak ikusi.
  • Parkour: entrenatzeko eta praktika hobetzeko etrenamendu-bideoak ikusi.

 

 
 

itzuli