saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/18

 Euskararen erabilera sendotzea, kultur eta kirol ehun sendoagoak lortzea eta sistema egonkorragoa bermatzea dira erronka nagusiak

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak zuzentzen duen sailaren aurrekontuak aurkeztu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bilbao Ibarrak adierazi duenez 2022ko aurrekontuen erronka nagusia "pandemia egoeratik atera ahala susperraldia bultzatzea, ehun sendoagoak lortzea, sistema egonkorragoa bermatzea, egoerak okerrera egingo balu iraunkortasuna errazteko".

Diputatuak sailaren muina diren lan lerroak nabarmendu ditu "gizarte elebidunagoa lortzeko urrats sendoak emotea orotariko gizarte eragileekin batera. Gure lurraldean dagoen talentua sustatu eta ibilbide profesionaleranzko ibilbidea erraztu. Gizartearen dinamismoari eutsi sorkuntza babestuz, hedapena bideratuz eta kontsumoa sustatuz eta eskola kirola eta kirol jarduera bultzatu herritarrengan".

Hau guztia aurrera ateratzeko tresna nagusia dira aurrekontuak. 2022rako 62.900.000 euro izango ditu Euskara, Kultura eta kirol sailak.

Kirolari dagokionez sailak guztira 10.076.000 euro bideratuko ditu. Lorea Bilbao Ibarra diputatuak kirol arloan Aldundiak dituen lan lerroak azaldu ditu: bakoitzaren neurrirako kirola sustatzea, bertoko kirola indartzea, euskararen erabilera sustatzea, emakumeen parte hartze aktiboa; kudeaketa aurreratua, berrikuntza, ikerketa eta formazioa eta eskola kirola.

Kirolariek eta klubek estatu mailako zein nazioarteko maila altueneko kirol lehiaketetan parte-hartzea babesteko 900.000 euro erabiliko dira.

Aldi berean, funtzio publiko delegatuak garatzeko federazioei ekarpena 1.362.000 eurokoa izango da eta Bizkaiko Kirol Federazioen Elkarteak 334.000 euro izango ditu lurraldeko kirol sistema osoari dinamizazio, laguntza eta aholkularitza eskaintzeko. Esparruaren beste apustuetako bat kirol langile teknikoen prestakuntza hobetzea da; horretarako 88.000 euro erabiliko dira. 

Hala, kirol ekitaldiak baldintza egokietan gauzatzea ahalbidetzeko 400.000 euro inbertituko dira. Erakundea bertako kirola indartzeko apustuarekin jarraituko du; horretarako, 468.000 euro bideratuko ditu bertoko kirol federatuetara. Ildo berean, Bizkaia Frontoia eta kirol etxeko jarduerak 2.008.000 euro jasoko dituzte.

Bizkaiko kirol talentua, bereziki gazteei zuzendurikoa bultzatzeko 77.000 euro jarriko ditu Aldundiak.

Modu berean, beste 100.000 euro bideratuko dira Bizkaiko kirol naturguneak egokitu eta dinamizatzeko.

Kirolean emakumeen parte hartze aktiboa sustatzeko EMAKI programara 57.000 euro bideratuko dira, bertan emakumea bistaratzeko kirol jarduerak antolatuko dira eta baita foroa bat ere.

Honen harira, Pasa baloia neskei izeneko ekimenerako 60.000 euro jarriko dira.

Eta eskola kirola 45.000 ume inguru mugitzen dituen ardatz nagusietako bat denez, arloko esparrurik nabarmenetako bat da eta, bertan, 2.349.000 euro inbertituko dituzte guztira.

Lorea Bilbao Ibarra diputatuak Bizkaiko Eskola Kirolerako haurren ongizate eta babes plana abian jarriko dela adierazi du, horretarako 100.000 euro izango dira.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

 

 
 

itzuli