saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/08

 3K Programaren XIV. edizioko aitorpenak banatzeko ekitaldia

Urriaren 28an, Club Deportivo Bilbaoren egoitzan, 3K Programaren XIV. edizioko aitorpenak banatzeko ekitaldia ospatu zen.

Ekitaldian 40 pertsona inguru izan ziren; besteak beste, Carlos Sergio Atsotegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Saileko aholkulari nagusia; Iñaki Iturrioz Rosell, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko burua, Ana Rosa López de Uralde Gómez, Arabako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria eta Fernando Sierra Hernández, EUSKALIT-Kudeaketa Aurreratuko zuzendaria.

Ekitaldian Ritxar Ariño Club Deportivo Bilbaoko gerenteak parte hartu zuen, eta Club Deportivo Bilbaok sortu zenetik gaur arte izan duen bilakaera azaldu zigun. “Gaur egun teknologiek kirol munduan zer ekarpen egin dezakete”-n aztertzeko mahai-inguruan parte hartzeko aukera ere izan genuen. Bertan, La Merced Futbol Klubeko Jose Luis Tormok, Fit Learnigeko Guillermo Gredillak eta Kimet Sporteko Gari Fullaondok euren esperientziak kontatu zizkiguten.

Gainera, 3K programaren ziurtagiriak eman zitzaizkien programaren hiru urteak bete dituzten 12 kirol entitate eta enpresei. Hona hemen ziurtagiria jaso zuten erakundeak:

  • EUSKAL EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA
  • KONPORTA KIROL ELKARTEA
  • ARRIGORRIAGAKO TENIS KLUBA
  • BERMEO FUTBOL TALDEA
  • IRRISBIZI BILBAO IRRISTAKETA ARTISTIKO KLUBA
  • Nª Sª DE BEGOÑA IKASTETXEA (JESUITAK)
  • DURANGOKO S KIROL KLUBA
  • ETXEBARRIKO BERDEZURIGORRI BIZKAIA ESKUBALOI KLUBA
  • GERTASPORT KIROL KLUBA
  • GETXO IGERIKETA BOLUE KIROL ELKARTEA
  • ITURRIONDO FUTSAL BILBAO
  • OLARRETA PILOTA ELKARTEA

 

3K Programa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek sustatu dute, eta 2006an sortu zenetik hona, 400 kirol-erakundek baino gehiagok hartu dute parte; besteak beste, kirol-kudeaketako enpresak, euskal eta lurraldeetako federazioak, kirol-klubak, udal-kirolak, IGEak eta eskola-klubak.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

 

 

 
 

itzuli