saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/12

 Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzak eskatzeko epea abendura arte egongo da zabalik

Euskara, Kultura eta Kiroleko Sailak bere helburuen artean dauzka kirolaren sustapena eta Bizkaiko kirolarien babesa, lehen lerroan lehiatu daitezen.

 Zentzu honetan, lan bikoitza egiten du: Lurralde Historikoan kalitatezko kirol jarduerak egin daitezen sustatzea batetik, eta estatu zein nazioarte mailan emaitzak lortzeko xedearekin lehiatzen diren kirolariak zuzenean laguntzea.

Bigarren esparru honetan kokatzen da honako deialdia. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren lehiaketetan parte-hartzea errazteko eta kirolariek elitera heltzeko aukera izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak partez finantzatuko baititu Bizkaiko kirolariek, 2020ko azaroaren 30etik 2021eko azaroaren 28ra egiten diren kirol probetan bakarka edo bikotean parte hartzeagatik dituzten gastuak. Gastu horiek izango dira izen ematea, egonaldia, bidaiak eta mantenua eta COVID-19aren pandemiak sorrarazita euren gain hartuak (testak eta eskuratutako babes materiala).

Diru-laguntza hauek eskatzeko epea 2021eko abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.

BALDINTZAK:

  • Etenik gabe 2020ko urtarrilaren 1etik Bizkaian erroldaturik daudenak.
  • 2020ko azaroaren 30etik 2021eko azaroaren 28ra proba hauetan parte hartzea:
  1. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren nazioarteko probetan parte hartzea, baina betiere honako kategoria hauetan: kadeteak, gazteak, juniorrak edo absolutua; probek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.
  2. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren estatuko probetan parte hartzea, baina betiere Bizkaiko Foru Aldundiak Etorkizun Handiko Kirolari gisa aitortuak badaude; probek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.
  3. Titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren nazioarteko probetan parte hartzea, baina betiere probak maila absolutukoak badira; lehiaketek banaka edo bikoteka parte hartzeko izan behar dute.
  • 2005. urtean edo hori baino lehen jaioak.
  • Diru laguntza eskabidearen objektu den modalitateko Bizkaiko lurraldeko kirol federazioan edo, modalitatean Bizkaiko lurralde federaziorik ez badago, Euskadiko federazioan izena emanda duen kirol klub edo elkarte bateko 2020ko edo 2021eko lizentzia edukitzea, zein 2020/2021 denboraldikoa.

 

Informazio gehiago eta eskaeren aurkezpena esteka honetan.

 

 
 

itzuli