saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/11

 Unai Rementeriak Tokioko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan aritu diren kirolarien lana goraipatu du

“Zuen eguneroko autoexijentziagatik, esfortzuagatik eta irauteko gaitasunagatik, Bizkaiak aitorpen hau zor zizuen”

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Unai Rementeriak eta Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatu Lorea Bilbao Ibarrak harrera egin diete Tokio 2020ko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan aritu diren kirolariei.

Harrera-ekitaldia Foru Jauregian egin da. Ahaldun Nagusiak Tokion lehiatu diren 17 kirolarien lana eta gogoa goraipatu ditu: "Kirol jardunaren hiru zutabe nagusiak azpimarratu nahi ditut, zuek guztiok partekatzen dituzuenak: eguneroko autoexijentzia, esfortzua eta irauteko gaitasuna. Horregatik guztiagatik, Bizkaiak aitorpen hau, harrera hau eta omenaldi txiki hau zor zizkizuen".

Ekitaldian zehar, Rementeriak Tokio 2020ko jokoetan parte hartu duten kirolarien izenak banan-banan aipatu ditu, eta bakoitzaren lana aitortu nahi izan du horrela.

Foru Jauregiko harrera ekitaldira bertaratu direnak hauek izan dira: Asier García, saskibaloi egokituko jokalaria; Manuel Lorenzo, saskibaloi egokituko jokalaria; Txema Alonso, saski-baloi egokituko zuzendaria; Txus Bermudez, arraun egokituko entrenatzailea; Jorge Dueñas, Brasilgo eskubaloiko emakume taldearen entrenatzailea; Juan Carlos Solar, Brasilgo eskubaloiko emakume taldeko teknikaria; Omar Fraile, txirrindularia; José Antonio García Feijoo, atletismoko entrenatzailea; Victor Hugo Garrido, txirrindulari egokitua; Iker-Ekaitz Libano, Espainiako paracanoe selekzioko teknikaria; Elena Loyo, maratoilaria; Jorge Pineda, arraunlari egokitua; eta Iker Sastre, mahai-tenis egokituko jokalaria.

Argazkia eta albiste osoa Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean.

 

 
 

itzuli