saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/02

 Thinking, Letrak eta Futbola 2021 jaialdiaren aurkezpena

Athletic Club Fundazioak Thinking, Letrak eta Futbola 2021 kultura-jaialdiaren aurtengo edizioa aurkeztu du San Mamesen. 2020an gertatu zen bezala, Fundazioak, pandemiaren ondorioz, erabaki du ekitaldi bakarrean batzea erreferentziazko bi kultura-jaialdiak (Thinking Football Film Festival zinema-jaialdia eta Letrak eta Futbola literatura-jaialdia). Zinemaz, literaturaz, umorez, sormenez eta futbolez jantziriko astea izango da azaroaren 9tik 14ra, 19:00etan, Sala BBK aretoan (inaugurazioa) eta San Mames Bat-eko Ipar aretoan (gainerako saioak), doako sarrerarekin.

Argazkia eta albiste osoa Athletic Club-eko webgunean.

 

 
 

itzuli