saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/25

 Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuaren “Udal-kirolaren kudeaketa” online ikastaroa

Udal-mailako kirol-sektorean diharduten pertsonen lanbide-gaitasunak etengabe hobetzea helburu estrategikoa da Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuarentzat. Lan ildo horretan, Udal Kirolaren eta Kirol Azpiegituren Atalak prestakuntza online eskaintzeko ikastaroa sortu du: “Udal-kirolaren kudeaketa”.

Formatu bisual, dinamiko eta irisgarrian diseinatu da, hobetzeko gogoa eta interesa duen pertsona orok uler dezan zein den kirolak gaur egungo gizartean duen eginkizuna, zein diren kirol-jarduera sustatzen duten orientabideak eta eragileak, zeintzuk diren aurrekontuen kudeaketaren oinarriak, eta abar. Azken batean, udal-eremuan kirol-programa eraginkorrak diseinatu, planifikatu, gauzatu eta ebaluatzean kontuan hartu beharreko gako garrantzitsuenetarako sarbidea izan dezan.

 

  • Helburua

Kirol-politika publikoen funtsezko gaiak eskaintzea. Arlo politiko edo teknikoan lider izateko zereginari aurre egin behar dioten arduradunentzako laguntza izan nahi du, gero eta garrantzitsuagoa den esku-hartze arloa baita kirola. Kirolak gaur egungo gizartean duen balioa, tokiko kirolaren esparru juridikoa, kudeaketa- eta finantzaketa-moduak eta estrategiak eta gobernantza ezagutarazi nahi dira, besteak beste.

 

  • Nori zuzenduta dago

Bizkaiko udalerrietan kirolaren kudeaketaren mundura hurbiltzen diren politikariak, kirol eta jarduera fisikoko teknikariak eta kirol-kudeatzaileak.

 

  • Izen-emateak 

“Udal-kirolaren kudeaketa” ikastaroan izena eman nahi dutenek esteka honetan egin dezakete.

 
 

itzuli