saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/11/02

 Bilbao Kirolak erakundeak prestakuntza emango die bere langileei, kirolaren bidez kulturen arteko bizikidetza sustatzeko

Bilbao Kirolak-ek bere langileak prestatuko ditu erakundearen kudeaketan erantzukizun-karguak dauzkaten langileak, urian kulturarteko bizikidetza bultzatzeko kirolaren eta jarduera fisikoaren bidez.

Prestakuntza praktikoa da, kudeaketa inklusiboagoa sustatzeko eta Bilboko kirol-proiektuetan kulturarteko ikuspegia txertatzeko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea ahalbidetuko duena. Horrela, bada, helburu hauek proposatzen dira:

  • Gogoeta kritikoa eragitea kultur dibertsitatea kudeatzeko ereduen inguruan eta eredu horiek elkarbizitzan dauzkaten ondorioen eta murrizketa praktikoen inguruan.
  • Ezagutza teoriko eta teknikoak eta estrategia eta baliabideak eskaintzea kirolaren praktikan kulturartekotasunaren kudeaketarekin zerikusia duten gaitasun profesionalak garatzeko.
  • Tresna praktikoak ematea gizarte kohesioa eta kulturen arteko elkarbizitza errazten dituzten gizarte proiektuak sustatzeko.

Prestakuntza hiru ediziotan banatuko da (2021, 2022, eta 2023), Bilbao Kirolak erakundearen kudeaketan ardura-karguak dituzten langile guztiak prestatzeko helburuarekin.

Edizio bakoitzean 10 prestakuntza-ordu emango dira, eta 20 pertsona inguruk hartuko dute parte. Aurtengo saioak azaroaren 18an hasiko dira eta abenduaren 1ean amaituko dira.

Argazkia eta albiste osoa Bilboko Udalaren webgunean.

 

 
 

itzuli