saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Berritasunak

Informazioa

 
 
 
 

2021/12/16

 Kolesterolaren ibilbideak: Gatikako herrigunea zeharkatu eta Garai-Sertutxa eta Atxuritik igarotzen den ibilbidea

Kolesterolaren Ibilbideek, ibilaldian zehar gure osasun fisikoa eta emozionala hobetzeaz gain, Bizkaiko txoko ikusgarriak ezagutzeko eta bisitatzeko aukera ezin hobea eskaintzen digute.

Aste honetarako, Gatikako herrigunea zeharkatu eta Garai-Sertutxa eta Atxuritik igarotzen den ibilbidea proposatzen dizuegu. Ibilbideak Gatikako herrigunea inguratzen du eta Sertutxa edota Atxuri bezalako landa-inguruneak zeharkatzen ditu. Garaitik irteten da hego-mendebalderantz, BI-3105 errepideko harlauzazko espaloiari jarraituz, eta Galtzada baserriaren ondoren ekialderantz egiten du hartxintxarrezko bide batean zehar, Meñakena eta Sertutxabide ondotik igaroz, futbol zelaiaren ondoan. Puntu honetatik aurrera gorantz egiten du tokiko asfaltozko bide batean %10etik gorako tarteak dituena, jarraian baserri artetik Atxurira jaitsiz (Mungia). Espaloi batean zehar iparralderantz doa BI-634 errepideko biribilgunera: bertan hormigoizko espaloi bereizi batek abiapuntura darama zuzenean. Grabaketan ibilbidea luzatu egin da, erdibidean desbideratu eta Sertutxa aldeko baserrien artetik igaro ondoren Lubarrietaondoko urbanizazioan zehar abiapuntura iritsiz.

Kolesterolaren Ibilbideei buruzko webgunean, ibilbideari buruzko datuak, sarbideak eta ibilbide alternatiboak kontsultatu ahal izango dituzue, baita ibilbideari buruzko bideo bat ere.

 

 
 

itzuli