
Bilboko Itsasadarrean jokatu dira aurten ere Bilboko Udalak eta Deustu Arraun Elkarteak elkarrekin antolatu ohi dituzten bi traineru txapelketak: Emakumeen Bilboko IV. Ikurriña eta XLII. Bilbo Hiria Estropada
Aste Nagusiko tradizioari jarraiki, Bilboko Itsasadarrean jokatu dira gaur goizean Bilboko Udalak eta Deustu Arraun Elkarteak elkarrekin antolatu ohi dituzten bi traineru txapelketak.
Kirol proba ikusten izan dira Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzia eta Itxaso Erroteta Gazteria eta Kiroleko Zinegotzia, Udal Korporazioaren beste ordezkari batzuekin batera, Uribitarte kaian dagoen Pio Barojako pantalanerako iritsieraren buru.
Lehenengo, Emakumeen Ligako Bilboko IV. Ikurriña 2019 estropada jokatu da gaur goizean. Bertan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Kantabriako 11 traineruk hartu dute parte. Txanda bitan, ontziek 2.778 metro egin dituzte, luze bi eta ziaboga batekin.
Ondoren, Bilbo Hiria Estropadaren XLII. edizioa abiatu da. Parte hartu duten 6 ontziek txanda bitan banatu dira eta hiru itsas-milia egin dituzte (5.566 metro), lau luze eta 3 ziabogarekin
Argazkia eta albistea: Bilboko Udala