saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

 
 
 
 

2010/06/03

 "Kirolari Ateak Zabalik" jardunaldia, ekainaren 6an ospatuko da.
Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak, Bizkaiko Lurralde Historikoko zenbait udalekin batera (atxikitako 35 udalerri), datorren ekainaren 6an, igandean, egingo den "Kirolari Ateak Zabalik" seigarren kirol erakustaldia antolatu du. Hiritar guztiak batu gura dituen kirol-jolas jardunaldi bat izango da; horrela bertan izango dira: pertsona elbarrituak, adinekoak, familiak, pertsona nagusiak, eskola-adineko gazteak, etab. eta jardunak parte-hartzea onartu duten udalerrietako kale, bide, mendi, hondartza eta kirol instalazio guztietan burutuko dira. Kirola herritar guztien eskubidea izan dadin laguntzeko, kirola gizarteratzeko, hezkuntzarako eta aisia osasuntsu erabiltzeko tresna bihurtzeko Europar Batasunak egin dituen gomendioen barruan kokatzen da jarduera hau. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA 2010/05/27
 
 

itzuli