saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Herri kirolak

Informazioa

 
 
 

Abere probak

IZENDAPENA:
Uztarriz lotutako idi pareak edo idi bakar batek, harri bat arrastaka darama/te denbora zehatz batean. Beste Euskal Kiroletatik bereizten da, honetan animaliak parte-hartzen dutelako.
 
Datu interesgarriak
Historia:

Baserriko langileentzat belburua baliorik handieneko ondarea izan zen, motoreen indarra agertu arte. Abelburuen lana oinarrizkoa eta ezinbestekoa izan denez baserritarrek bere abelburuak ondo zaintzera bultzatu zituen. Era honetan animaliek pisu handiak mugitu behar zituztenez, funtzio horretarako teknikak eta ahaleginak egin ziren.

Praktika
HELBURUA:
Denbora zehatz batean idiek, uztarriak eta harriak osaturikoa ahalik eta distantzia luzeena egitean datza. MATERIALAK:IDIA. Orokorrean idiaren pisua 500 eta 650 kg artekoa izaten da. >
MATERIALAK:
UZTARRIA. Bi idi erabiltzean, haiek lotzen dituen uztarriaren pisua 1.100 kg-takoa izaten da
MATERIALAK:
HARRIA. Formari dagokionez, errektangularrak, eliptikoak, trapezoidalak eta taloak deiturikoak izaten dira. Harri beltzak deiturikoak, ez dira probetan erabiltzeko gustukoenak, lurrari gehien itsasten direlako. Pisuaren kasuan, 1.500 eta 4.000 kg artean koka daitekelarik. Katea lotzeko harriak zulo bat du.
ESPAZIOA:
PROBALEKUA. Errektangulu formako espazioa, luzeera 22-28 m artekoa eta zabalera 6 m-takoa izaten da. ARAUAK. Idiak binaka edo banaka egin dezakete froga. Orokorrean erabilitako denbora neurria 30 minutu izaten dira lehiakide bakoitzeko. Probalekuaren distantzia unitateak iltzeak, zintak eta metroak izaten dira. Animalia jotzea debekatuta dago, bakarrik akuiluarekin ziztatu bakarrik egin daitekelarik.
Irudiak:

pix_32.jpg