saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Arraunketa

Informazioa

 

Arraunketa

Izandapena:
Itsasoan zehaztutako espazio batzuetatik traineren, ontzi mota bat, arteko lehiaketa.
 
Datu interesgarriak
Historia:

Historiagile batzuek diotenez, arraunketa kirola moduan Euskal Herrian atoiaren eraginez sortu ziren. Lanbide hau txalupetan zeuden pertsonena zen, hauek, urrunean zeuden itsasontzien mugimenduak gidatzen zituzten portura ondo hel zitezen, beraien merkantziak deskargatzeko. Itsasontziak gaindegitik ikusten ziren eta txalupa guztiak itsasontzira joaten ziren abiadan, lehena heltzen zenak sari moduan lana eskuratzen zuen. Era honetan arraunketa kirolari sorrera emanez.

Praktika:

HELBURUA. Lehiaketan distantzia zehatz batean lehenengoko postuan heltzea.

MATERIALA:TRAINERUA. Eduki beharreko pisua 200kg-takoa da, ontziaren luzeera 12m-takoa eta zuaker nagusiaren beheko gutxienezko traganarrua 1,72 m-takoa. Harrigarria da teknologiaren aurrerakuntzarekin gaur eguneko pisu ohikoa antzinakoen erdia izatea; baita, trainerua mugitzeko beharrezkoa zen indarra eta antzinan hartzen zuten abiadurak gaurkoekin erkatuta ezberdintasun handia dago.

MODALITATEAK.Nahiz eta atal honetan Traineruetaz informatu, hori bait da Herri Kirol moduan definitzen dena; badaude bestelako modalitateak: trainerilla (6 arraunlari eta lemazaina), batela (4 arraunlari eta lemazaina) eta arraun olinpikoa.

ARAUAK. 13 arraunlariz eta lemazain batez osatutako taldeak dira. Antzinean lemazaina ontziaren jabea zen eta nork parte-har zezakeen aukeratzen zuen.
Irteera eta helmuga bat ezarriz, traineru bakoitzaren kalea aukeratzen da. Lehiaketaren irabazlea lehenengoa heltzen dena izango da.

Irudiak:

Trainera de Isuntza