Udaletxea

Argazkiak
Laburpena

Durangoko udaletxea Bizkaian ohikoa den tipologiakoa da. Izan ere, bertan protagonismo handia dute behealdeko ataripeak eta solairu nobleko balkoiarekiko bilkura-aretoak. Tabirakoa da Bizkaiko udaletxerik zaharrenetako bat (1570), nahiz eta beraren lehengo itxura nabarmen aldarazi duten berrikuntza batzuk jasan dituen. Egin-eginean ere, gerra zibilaren ostean, eraikina berriro eraiki zen osorik; jatorrizko ataripeari eutsi zion eta beraren egileak 1770an egindakoen antzera goiko solairuak apaintzen zituzten pinturak berriro egin zituzten baina. Lehenengo eraikinaren aztarna bakarra atari klasizista da. Atari hori harrigarria da; izan ere, beraren planteamenduak hura eraiki zen garairako oso aurreratuak ziren.

Sarbidea

Durango hiribilduko alde zaharraren erdian.

Helbidea

Artekale eta Zeharkale elkartzen diren gunean.

PDF Dokumentua

Udaletxea


Estekak
Itzuli