Sortzez Garbiaren eliza

Argazkiak
Laburpena

Sortzez Garbiarena aipagarrienetakoa da Euskal Herriko zutabe-elizetan, eta ez haren araztasunagatik, azaltzen digun monumentu-taxueragatik baizik. Esan behar dugu ezen azken emaitza ezustekoa gertatu zela, zeren obren geldotasuna zela bide –mende oso bat lanean–, jauretxe gotiko legez taxutu zen hasierako proiektua eredu errenazentistarantz lerratu baitzen. Elizaren oin-planoak hiru nabe ditu. Silarrizko hormak eta gurutze-gangaren tarteei eusten dieten lau zutabe garai-garaiak dira elizaren eraikintzako elementurik bitxienak. Hagitz interesgarriak dira, baita, korua, bi atariak eta dorrea, zeramikazko koloretako apaingarriak dituena, andaluziar eredura. Barruan aipatzeko modukoak dira erretaula nagusiaren multzoa eta alboko erretaulak, Bizkaia osoan rococo faseko barrokoan ditugun eredurik ikusgarrienak.

Helbidea

Gernikako Arbola Plazan, hirigunearen erdian.

PDF Dokumentua

Sortzez Garbiaren eliza

Ordutegiak

9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 19.00etara.


Estekak
Itzuli