Baliteke esanahi historiko handia duen eliza honek mila urte izatea. Elizaren eraikintzaren historiak 1053. urtera eroaten gaitu, baina badira dokumentu batzuk lehenago beste monastegi bat ere izan zela pentsarazten digutenak. XII. mendearen erdialdera, jauretxe erromaniko bat berreraiki zuten, baina XVI. gizaldiaren lehen erdialdean iritsi zuen elizak bere gailurra, aurreko obra guztiak egungo nabe gotiko-errenazentistarekin ordeztu zirelarik. Oin-planoaren eremuei dagokionez, lau tarteko nabe luzea du, Ebanjelioaren aldean bi kapera, abside angeluzuzena eta dorre ederra, kupula oktogonal batek koroatzen duena. Buru-horman erretaula plateresko bikaina dauka, Bizkaian eredu horretan diren obrarik ederrenetarikoa izaki.
San Agustin auzoa, Elorriora iritsi baino bi kilometro lehenago.
Etxebarriako San Agustin eliza
Egunero, 18:00etatik 19:30etara.