Plazako multzoa

Argazkiak
Laburpena

Otxandioko Plaza Nagusian eraikuntza-multzo interesgarria daukagu. Lehenbizikoa, Udaletxeko Jauregia dugu, Bizkaiko udaletxetan garrantzitsuenetariko bat. Barroko garaiko elementu adierazgarria baita, neurriduna eta apaindura urrikoa, eta hiri-etekin handikoa. Alabaina, ez dakigu zein izan zen 1736. urte aldera diseinatu zuen arkitektoa. Frontoia, elementu bikaina da eta, artapen egoera onean egoteaz gain, XIX. mendeko izpiritu ilustratuek eragin zuten aire zabaleko tarteen xarma guztia gorde ere gordetzen du. Frontoia, Arratiako Cristóbal Bernaola arkitektoak egin zuen 1857. urtean, gutxi gorabehera. Paseu-lekua Ilustrazioak hiritarrei eskaintzen zizkien ohitura egokiei buruzko hausnarketarako bideak irekitzen dizkigu. Pasealeku eta bolatoki bezala egin zen, eta bertan azpimarratzekoa da harrizko zutabe sail noblea. 1861. urtekoa da. Azkenik, Vulkanoren Iturria, silarrizko harroina da eta beraren gainean Vulkanoren harrizko estatua zutituta agertzen da.

Sarbidea

Otxandioko gune historikoaren erdi-erdian dago plaza.

Helbidea

Plaza Nagusian.

PDF Dokumentua

Plazako multzoa

Ordutegiak

Kanpoko aldetik ikus daitezke elementuak.


Estekak
Itzuli