Gaur eguneko baselizaren hegoaldera VIII eta X. mende arteko hilobiak aurkitu dira; baita erromanikoaren azken fasean koka genezakeen (XIII. mendea) sarbidea ere. Hala ere, Elgezuko San Kristobal baselizan egun ikus daitekeen gehiena XV. mendean eraikitakoa da. Bereziki nabarmendu behar da egurrezkoa den eta kareleko oholetan giltza-aho irudiak dauzkan korua. Koruaren eraikitze-data 1600. urte ingurukoa dela uste da (dauzkan apaingarri batzuengatik), nahiz eta bi zutabe toskanarrak eta azpian dauzkan harrizko mentsulak geroagoko kronologia batekoak izan. Tenpluaren kanpoko aldearen inguruan atari ederra dago, sakristiaren bolumen txikiak bakarrik inbaditzen duena.
Igorreko erdigunetik hartu behar da Dimarako bidea eta berehala, ezkerretara doan beste bide bat, Santa Luziarantz. Bi kilometro egindakoan ailegatuko gara baselizara.
Santa luzia auzunean.
Elgezuko San Kristobal Baseliza
Barrura sartzeko atea normalean itxita egoten denez, beharrezkoa da harremanetan jartzea Igorreko parrokoarekin barruko aldea ikusi nahi izanez gero.