Uribarriko Andra Mari eliza

Argazkiak
Laburpena

Andra Mari eliza Euskal Herriko lanik monumentalenetakoa da. Eraikinak, gutxienez, bi eraikuntza-etapa ezberdin ditu: lehenengoa, gotiko-errenazentista, 1500 ingurukoa; eta bestea, klasizista-barrokoa, XVII. mendekoa. Lehenengotik, beste elementu batzuen artean, korua du, Bizkaian dagoen Errege Katolikoen estiloko alerik ederrena. Eraikina paregabea da. Izan ere, nabe nagusia nagusitzen da albokoen gainean eta originalak dira horma-bularren artean absidean zabalik dauden kaperak. Hala ere, multzoaren funtsezko elementua hegoaldeko ataria da, herri arotziako lan bikaina. Beraren barruan aukerako erretaula erromanista nagusia nabarmentzen da, XVI. mendearen bukaerakoa.

Sarbidea

Durangoko alde zaharraren erdialdean.

Helbidea

Andramari kalean, 1.

PDF Dokumentua

Uribarriko Andra Mari eliza


Estekak
Itzuli