Saroeak

Argazkiak
Laburpena

Saroea modu biribilean mugaturik dagoen lurra da, erdian harri bat duena. Lur hori artzaintzarako erabiltzen da normalean. XVIII. mendean ehunka saroe zeuden, baina gaur egun ia ez dira ezagutu ere egiten. Bi mota daude: alde batetik, negukoak edo handiak: ibaietatik hurbil kokatzen dira eta 494 metroko diametroa izaten dute; beste alde batetik, udakoak edo txikiak: mendietako hegal garaietan edo tontorretan kokatzen dira eta 240 metroko diametroa dute. Eredu bakoitzean sar zitezkeen abelburuen kopurua beti izaten zen kopuru bera: 24 behiko, neguko saroe bat eta udako bi eraikitzen ziren. Horrezaz gainera, saroe handietan abereak gordetzen ziren, eta horregatik saroe asko zuhaitz motxez estalirik egoten ziren. Jatorriz, saroeak auzotar guztienak ziren, baina denbora aurrera joan ahala, norbanakoen jabetza bilakatu ziren.

Helbidea

Urkiolako Parke Naturalaren eremu zabal batean kokatuta daudenez, Toki Alai Parkearen Interpretazio Gunera jotzea gomendatzen da. Gune hau Sabigain mendiaren hegalean dago, Urkiola mendatetik metro gutxi batzuetara.

PDF Dokumentua

Saroeak

Ordutegiak

09:00tik 14:00etara, eta 16:00tik 18:00etara, asteburuetan.

Tel.: 94 683.41.55


Estekak
Itzuli