Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa

Argazkiak
Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoaren 4. ikuspegia
  • Miniatura-Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoaren 1. ikuspegia
  • Miniatura-Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoaren 2. ikuspegia
  • Miniatura-Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoaren 3. ikuspegia
  • Miniatura-Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoaren 4. ikuspegia
Helbidea

Muelle Ramón de la Sota, 1. 48013 Bilbao.

Telefonoa:
94 608 55 00
Fax:
94 442 59 23
E-mail:
info@museomaritimobilbao.org
Zuzendaria
Jon Ruigomez
Webgunea
http://www.museomaritimobilbao.org
Informazioan sakontzeko

Informazioaren xehetasuna

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa gizarte osoarentzat zabalik dagoen gune bat da. Bertan itsas kulturaz eta betidanik itsasoari begira egon den herri baten ohituraz jabetzeko aukera izango dugu.

Bilboko Itsasadarrean bertan kokatuta, museo Abandoibarra pasealekuan txertatuta dago, hiribilduaren kultur-gunea izango den erakarmen ukaezineko pasealekuan, hain zuzen. Bi guneetan hartzen ditu bere erakusketak: Euskaldunako biribilgunearen azpian dagoen 7.000 metro karratuko eraikin bat, gai nagusitzat Itsasadarra duena, eta kanpoko aldea, 20.000 metro karraturekin; han Euskalduna Ontzioletatik mantendu ahal izan diren zenbait elementu ikusteko aukera izango dugu, hala nola, Garola garabia eta Ponpen Etxea, eta ondare balio handia duten dikeak ere ikusi ahal izango ditugu, bertan zenbait ontzi erakusten direlarik. Batzuk ikusteko aukera dago eta barruan euren historiari, tripulazioari,... buruzko erakusketak dituzte. Itsasontzi-ereduak eraikitzeko eta erriberako arotzeria lantzeko tailerrak ikusteko aukera ere badago, sarrera kanpoko aldean dagoelarik.Erakusketa iraunkorra aldi baterako erakusketen programazio dinamiko batekin osatzen da. Gaia tokiko itsasoa, nazionala eta nazioartekoa izaten da. Itsasontzi Handien egitaraua nabarmendu behar da, hainbat garai eta motatako itsasontzi esanguratsuak ikusteko aukera ematen duena.