Plaza Moraza s/n
49007 Bilbao
Sabino Arana Kultur Elkargoak kudeatzen duen Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Euskal Herriko historiaren azken mendean zeharreko ibilbide erakargarria eskaintzen du medio interaktibo eta ikus-entzunezkoz osaturiko erakusketa baten bidez, parte hartzea bilatzen duten bisita gidatuekin osatuz. Museoa XIX.Mendeko azken urteetan eraikitako Meñaka Jauregian kokatzen da, Gorbeiako parke naturalaren hasieran. Milioitik gora dokumentu, 27.000 liburuekin osatutako liburutegia, 4.000 titulu desberdinetako hemeroteka eta ehundaka museo pieza “ bizi “ dira Meñaka Jauregian. Dohaintza edota uzteei esker lortutako guzti honek ondare abertzalea mantentzeko eta, aldi berean, gizartearen esku ipintzeko balio du.Eraikin soil honetara heltzerakoan, bisitariari abertzaletasunean zehar bidai egiteko aukera ematen zaio, XIX. mendearen azken urteetan hasi eta XX. mendean zehar , II Errepublika, lehenengo Euzkadiko Jaurlaritza , 36ko Gerra, frankismoaren aurkako erresistentzia, erbestaldi eta klandestinitatea, hirurogeita hamarreko urteetako trantsizio demokratikoan amaitzeko. Bisitaldia elkareraginezko interaktibo batekin osatzen da, Euskadiren historian barrena ibilaldia eginez hainbat materialen bitartez: argazki, filme, biografiak, etab.
Honetaz gain Museoak badu beste gela bat, “Manu Egileor “Ikasle“ Aretoa”, ikus – entzunezko medio modernoz osatua eta erabilpenetarako egokitua.